Taldea: Aita Kurutz Kofradia

Mota: Kofradia
Egoera: Aktibo
Azalpena:

Aita Kurutz Kofradiak Erribera-Bekokaleko hainbat etxe hartzen ditu. Erdiguneko batzuk ere bai. Gaur egun 67 bazkide…

Azalpena:

Aita Kurutz Kofradiak Erribera-Bekokaleko hainbat etxe hartzen ditu. Erdiguneko batzuk ere bai. Gaur egun 67 bazkide dira bertan.

Urtean behin batzarra ospatzen dute, kuota jarri eta maiordomoa edo arduraduna aukeratzen dute datorren ekitaldirako. Ermitaren mantenuaz ere arduratzen dira, orain dela gutxi teilatua berriztu dute. Cristina Elordik egunero pizten ditu bertako argiak. Herriko jende askok ohitura dauka limosna edo argitakoa uzteko bertan, laguntza eskatzeko bidaia bat egiteko orduan edo arazo ezberdinen aurrean.

Herriko txirrindulari lasterketa, “Aitxe Kurutz saria”, babesten du kofradia honek laguntzatxo bat eskainiz. Irailaren 14a da bertako eguna, eta egun guztiko jaia ospatzen da: Meza, herri-kirolak, bazkaria, txirrindulari lasterketa eta parrillada. Urepel plaza berrian ospatzen da. 

Ikusi ere:
Gaiak: Kofradiak

Erlazionatutakoak:

Grabazioak