Taldea: Urepel Kirol Elkartea
Urepel Kirol Elkartea 1993ko apirilean sortutako taldea da. Bost herritar kirolzale elkartu eta eratu zuten notario …
Urepel Kirol Elkartea 1993ko apirilean sortutako taldea da. Bost herritar kirolzale elkartu eta eratu zuten notario aurrean. Hasiera batean triatloira zuzendutako taldea izan zen, eta Euskal Herriko proba ezberdinetan partehartzen zuten. Gaur egun eraldatua dago apur bat, eta herrira begira aritzen dira ekintza eta kirol froga ezberdinak antolatzen. Hauexek dira:
-Berritxuko ermintxetatik ibilaldia (urtarrilean)
-Mountain bike martxa. (maiatzean)
-Legarmendira igoera. (uztailean)
-Triatloi herrikoia (uztailean)
-Berritxuko krosa. (azaro bukaeran edo abendu hasieran)
Talde zabala da eta nahiz eta karguak urtero aldatu edo berretsi, atzetik datozen gazteentzat ateak zabalik dituzte.
Udalaren babes ekonomiko eta materiala jasotzen dute ekintza guztiak burutzeko.