Taldea: Itargi Elkartea
Mota: Kultur taldea
Egoera: Desagertuta
Azalpena:
Itargi Elkartea 1969an sortu zen. Herriaren antolamenduan parte-hartze aktiboa izan zuen, politika, administrazio, j…
Azalpena:
Itargi Elkartea 1969an sortu zen. Herriaren antolamenduan parte-hartze aktiboa izan zuen, politika, administrazio, jai zein kulturan. Batez ere Berriatua eta Ondarroa herrien arteko anexio eta desanexio garaian (1974-83). JIL-TAK txaranga sortu zuten.
Itargi izena estatubatuarrek ilargira heldu ziren urtean sortu zelako datorkio. Neil Amstrong eta ilargia zapaldu zuten beste bi astronautak Itargi Elkarteko ohorezko bazkide izendatu zituzten eta harremanak garatu zituzten Madrilgo kontsul Amerikarrarekin.